|
|
 |
2010/03/18

Europako Hiritarren Ekimen baten inguruko Kontsulta Publikoa

Euzko Gaztedi-EGI

Euzko Gaztedi – EGIk, Euzkadiko gazte erakunde politikoak, positiboki baloratzen du Europako Komisioak europar hiritarraren ekimenaren inguruko iritzia ezagutzeko bideratuta hartutako ekimena.
http://ec.europa.eu/dgs/secretariat_general/citizens_initiative/contrib_cit_en.htm#noregorg

Euzko Gaztedi – EGI-k, Euzkadiko gazte erakunde politikoak, positiboki baloratzen du Europako Komisioak europar hiritarraren ekimenaren inguruko iritzia ezagutzeko bideratuta hartutako ekimena. Jakin badakigu instrumentu hau Lisboako Itunak eskaintzen digula bai hiritar norbanakoari, baita elkarte ezberdinei ere. Ukaezina da Europako Batasunak, eta berau osatzen duten instituzioek, bere osotasunean duten oztoporik handienetarikoak direla urruntasuna eta europar hiritarren ezjakintasuna. Are gehiago gazteen kasuan, zeintzuen bizitza politikoko parte-hartzea eskasa kontsidera daitekeen, baita Estatu kideetan ere; Europako Batasuna oinarritua dagoen balioen defentsan gazte askok, elkarteetan edo indibidualki, egiten duten lana gutxietsi gabe. Halaber, herritarren partehartzea gure gizarteetan hartzen ari den garrantzia nabaria da; nahiz eta, bere ezarrera ez den behar lukeen bezain azkar eta eraginkorra. Herritzarren partehartzea, definizio farfailtsuetatik at, auzo, herri edo estatu batetako herritarrek beraien konfiantza eskuordetu zieten pertsonek aurrera eramango dituzten ekimen eta erabakietan partehartzeko instrumentua baino ez da. Horregatik, Lisboako Itunean sartutako ekimen europarra beharrezkoa eta nahitaezkoa zen: alde batetik, europar instituzioak europarrei inguratzeko; eta bestetik, pertsonen behar eta burukominak ezagutzeko, ez baitute hauek beti euren estatu kideetako ordezkarienekin bat egin behar. Hau guztia dela eta, “Europar Ekimenaren inguruko Liburu Berdea”n egiten diren galderei erantzuna ematera pasako gara, ordezkatzen dugun euskal gazteriak duen bere ongizate maila gehitzeko eta dugun izaera demokratiko eta partehartzailean sakontzeko desioz, noski. Lehenik, Europako Hiritarren Ekimena (hemendik aurrera E.H.E.) arautzeko beharra onartu behar dugu Araudi zehatz batekin, nahiz eta zehaztasun horrek europarren partehartzean mugatze bat iruditu. Hala ere, nabaria da, Estatu kideetan eman liteken edozein legedi-ekimenek bezala, E.H.E.k jantzi legal bat behar du bere erabilera berdina, efikaza eta transparentea bermatzeko. 1. Hiritarren etorri behar duten Estatu-kideen gutxiengo kopurua EUROPAKO HIRITARREN EKIMEN (E.H.E.) BATEN INGURUKO KONTSULTA PUBLIKOA
- Estatu-kide guztien herena “Estatu-kideen zenbateko esanguratsua” izan litekeela uste al duzu? - Ezezko kasuan, zein muga uste duzu litzatekeela egokia eta zergatik? Liburu Berdeak ondo dioen bezala, Itunak hiritar ekimen baten izenpetzaileak “Estatu-kideen zenbateko esanguratsu” batetik etorri behar direla dio, eta Araudiak argituko duela “aurkezten duten herritarrak etorri beharko duten Estatu-kide gutxiengo kopurua”. Europako Batasunaren oinarrizko berezkotasunetako bat bere dibertsitatea da, bai maila geografiko, sozial, kultural, ekonomiko eta erlijiosoan. Dibertsitate hau kontutan izanda, Estatu kide guztietan osotasunean europar hiritarren behar eta burukominak ez bat etortzea logikoa da. Baina horrek ez du esan nahi behar horiek kontrakoak behar dutenik izan edo ezin izango genukeela “Batasunaren interes” batez hitz egin. Hau guztiagatik, Euzko Gaztedi-EGI-k mugarik egokiena Europako Legebiltzarrak proposaturikoa dela uste du: Estatu kideen laurdena. 2. Estatu kide bakoitzeko izenpetzaileen gutxiengo kopurua - Estatu-kide bakoitzeko biztanle guztien %0,2a muga egokia izango litzatekeela uste al duzu? - Ezezko kasuan, ba al duzu beste proposamenik honen inguruan herritar ekimena Batasunaren intereserako benetan ordezkagarria izan dedilaren helburua beteko dela bermatzeko? Komisioak Estatu kide bakoitzaren biztanle guztien %0,2aren muga proposatzen du, analogiaz ezarria Batasuneko hiritarren proportzioarekin hiritar ekimen bat aurkezteko. Euzko Gaztedi-EGI-k esandako muga “Batasunaren interesa” ordezkaritza bermatzeko egokia dela kontsideratzen du. Esaten diren gainerako mugak, %0,2tik gorakoak denak ere, oztopoak baino ez dira herritarren partehartzea aurrera eramateko, 3. Hiritar ekimen bat babesteko onespenak: gutxiengo adina - Europar hiritar ekimen bat babesteko gutxiengo adina Estatu kide bakoitzean Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatzeko gutxiengo adinarekin erlazionaturik egon beharko lukeela uste al duzu?
- Ezezko kasuan, zein beste aukera uste duzu litzatekeela egokia eta zergatik? Austrian izan ezin, non 16 urtetan dagoen, gainerako Estatu kide guztietan bozkatzeko gutxiengo adina 18 urtekoa da. Euzko gaztedi-EGI-ren ustetan, E.H.E. bat babesteko gutxiengo adina Estatu kide bakoitzeko hauteskunde araudiak dioenak behar luke izan. Gutxiengo adina 16 urtetan jartzeak oposizio haundia izan lezake gutxiengo adina 18 urtetan dagoen Estatu kideetan; hau da, guztietan Austria salbu. Bestalde, gutxiengo adina 18 urtetara mugatzeak 16 eta 18 urtetako austriar gazteek beraien Estatuan lortu duten eskubide bat kentzea litzateke. Estatuko araudiak erabakiak hartzeko eta bizitza politikoan partehartzeko gai onartzen baldin baditu, Europako Batasuna ezin ditu milaka gazte horien eskubideak mugatu. 4. Hiritar ekimenaren forma eta idazkera - Komisioa jardutera gonbidatzen duten proposamenaren gaia eta helburuak ekiminean modu argian aurkezteko exijitzea nahikoa eta egokia dela uste al duzu? - Ze beste baldintza ezarri beharko lirateke, kasuan, hiritar ekimenaren forma eta idazkeran? E.H.E.ak europar hiritar orok erabil lezakeen instrumentua izan behar du, eta ondorioz, izaera juridikoak dituen teknizismo konplexuetatik urrundua dagoen prozedura. Horregatik. Euzko Gaztedi-EGI-k uste du nahikoa eta egokia dela E.H.E.ak modu argian aurkeztea gaia, eta baita helburuak ere zeintzuren baitan Komisioa jardutera gonbidatzen duten. 5. Sinaduren bilketa, egiaztapen eta kautotzeko betekizun ezarkorrak - EB mailan, Estatuko kideetako autoritateek sinadurak bildu, egiaztatu eta kautotzeko erabiltzeko prozedimendu-betekizun amankomunak izan beharko litezketela uste al duzu? Nahitaezkoa da prozedimendu-betekizun amankomunak izatea Estatu kideentzat sinaduren bilketa, egiaztapen eta kautotzerako. Gainerakoan E.H.E.a ez litzateke fidagarria izango.
- Zein mailataraino erabili ahal izan beharko lituzkete Estatu kideek estatu mailan disposizio espezifikoak? Europar politika guztiekin gertatzen den bezala, egia da Estatu kideentzat disposizio amankomunak egon beharko dutela, baina nazio mailan beste espezifiko batzuk egon daitezela baimenduaz. Horrek ez du esan nahi Estatu kideek europar erakundy edo hiritarren sarrera edo partehartzea mugatu dezaketenik. Beraz, Estatu kideek euren nazio mailan disposizio espezifikoak erabili ahal izan beharko lukete, hauek europarren mugatzailean izan gabe. - Prozedura espezifikoak behar al dira EBko hiritarrek bizi diren herrialdeaz at E.H.E. bat babes dezaten bermatzeko? Bai pentsatzen dugula beharrezkoak direla prozedura espezifikoak Europako Batasuneko hiritarrek E.H.E. bat babes dezaten bermatzeko, nahiz eta beste Estatu kide batetan bizitzen egon. Gure ustez, hiritar batek ekimen bat emandako babes adierazpena bere bizilekua dagoen Estatu kidean egiaztatu behar litzateke. - Hiritarrek hiritar ekimen baten alde Internet bidez egiteko aukera izan beharko al lukete? Baiezko kasuan, zein seguritate eta kautotze ezaugarri aurreikusi beharko lirateke? E.H.E. bat teknologia berrien erabilera erabiliaz babesteko aukerak dudarik gabe antolatzaileen babestuko duten hiritarren bilaketa lagunduko luke. Horrek, europarren partehartzea indartuko lukeen neurri eraginkorra egingo lukeelarik. Horretarako, beharrezkoa litzateke momentuoro datuen babeserako europar araudia betetzea; eta baita informatika segurtasunekoa ere. 6. Sinadurak biltzeko epea - Sinadurak biltzeko epe bat ipini beharko al litzateke? - Baiezko kasuan, urtebetekoa epe egokia al deritzozu? Noski baietz, epe bat ezarri behar da sinadurak biltzeko, E.H.E.ari segurtasun juridiko haundiagoa emateko. Urtebeteko epea egokia izan liteke, edonola ere, 6 hilabeteko epea ere nahikoa izan litekeela uste dugu, E.H.E.en prozedurak gehiegi ez luzatzeko helburuarekin.
7. Proposaturiko ekimenen erregistroa - Beharrezkoa al deritzozu proposaturiko ekimenen nahitaezko erregistro sistema bat? - Baiezko kasuan, Europako Komisioak emandako web espezifiko baten bitartez egin litekeela hau uste al duzu? Euzko Gaztedi-EGIk E.H.E.en nahitaezko erregistro sistema beharrezko adela uste du, eta baita Europako Komisioak kontrol efikaza izatea tramitatzen ari den ekimen guztiekin ere. Erregistro sistema honek berak aurkezturiko ekimenen arteko alderaketa analisiak, dagozkien arloak aztertzeko, etab. balioko luke. Azken gai honen inguruan,E.H.E.a, Europako Komisioak emandako web gune espezifiko batean zuzenean erregistratzea aukera egoki bat baino, behar bat dela deritzogu. Neurri honek tramitazioa sinplifikatuko eta Europako Komisioarako sarrera erraztuko luke. 8. Antolatzaileen betekizun ezarkorrak: gardentasuna eta finantziazioa - Zein betekizun ezarkor bete behar lituzkete ekimen baten antolatzaileek gardentasuna eta errespontsabilitate demokratikoa bermatzeko? - Antolatzaileei ekimenerako jaso duten babes eta finantziazioaren inguruko informazioa emateko exijitu behar litzaiekeenarekin ados al zaude? E.H.E.an gardentasuna bermatzeko betekizunen inguruan egokia deritzogu ekimenaren antolatzaileek hainbat datu ematear, adibidez babesten duten erakundeen izenak. Modu berean, E.H.E.aren bultzatzaileei, jasotako finantziazioren informazioa emateko garaian, deskargu ekonomiko txiki baten ekarpena egitea exijigarria litzateke. Guztiz logikoa izanik partida konkretu bat gordetzea, erakunde bultzatzaileen independentzia gordetzearren. 9. Hiritar ekimenen azterketa Komisioaren aldetik - Hiritar ekimenak Komisioak aztertzeko epe bat aurreikusi behar al litzateke?
Egia da batzuetan aurkeztutako E.H.E.ek gai korapilatsuak izan daitezkeela, zeintzuen azterketak denbora luzea beharko duen, edonola ere, Komisioak aurkeztutako ekimena aztertzeko gehienezko epe bat aurreikusi behar litzatekeela ulertzen dugu. Liburu Berdean argudiatzen den bezala, administrazio praktika egokietarako, eta Komisioaren erantzunaren zalantza gehiegi luzatzea ekiditeko beharrezkoa da epe bat ezartzea. Euzko Gaztedi-EGIk Liburu Berdeak dioen 6 hilabeteko epea egokia dela deritzo, bi helburu nagusiak bateratzen baititu: ekimenaren ebazpen azkar bat eta Komisioak ebazpen egoki bat hartzeko nahikoa denbora. Egian Estatuko administrazio praktika dela eta, ekimenaren tramitaziorako Komisioak egindako proposamenarekin bat gatoz. Hau da, behin E.H.E.a aurkeztua izan denetik, Komisioak 6 hilabete izatea bere onargarritasuna / ez-onargarritasuna aztertzea aurkezturiko gaiaren funtsa bezala. 10. Gai berdinarekiko ekimenak - Gai beraren inguruan elkarren segidako hiritar ekimenak aurkeztea ekiditeko arauak jartzea komenigarria al da? - Baiezko kasuan, hainbat disuasio-elementu edo epe sartzea hau lortzeko modurik onena dela pentsatzen al duzu? Bai dela beharrezkoa E.H.E. berdin bat birritan aurkeztea ekiditeko arau batzuk sartzea. Ostera, ez dugu uste gai berdin bati buruzko E.H.E.ak aurkeztea ekiditu behar denik, hauek ñanardura ezberdinak izan baititzazkete; Komisioak, adibidez antzekotasun horiek kontutan hartuz aurkezturiko ekimenak pilatzeko erabakia hartzeko aukera ukatu gabe. Bai izango litzatekeela egokia E.H.E. bat berriro aurkezteko epe bat ezartzea, beti ere ukatua edo onargabea izandakoaren berdin-berdina baldin bada. Euzko Gaztedi-EGItik europar hiritar guztioi gure berezko hizkuntzan, euskaran, adierazteko dagokigun eskubidea errebindikatu nahi dugu. Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena izanik, eta europar guztioi aberasten digun balio kultural eta sozial bat izanik, Europako instituzioek esfortzu haundiago bat egin beharko luketeela uste dugu gure hizkuntzan beraietarako gure sarrera bermatzeko.
Horregatik, berriro ere, Euzko Gaztedi-EGIk euskara europar instituzio ezberdinetan lanerako hizkuntza gisan, eta baita Europako Batasuneko hizkuntza ofizial gisan ere, kontsideratua izatea eskatu nahi du. Komisioak Kontsulta hau bezalako tresnak erabiltzen jarraitzea espero dugu, ez soilik gure hiritar partehartzeari buruzko iritzia jorratu eta aztertzeko, europar bizitza politikoko beste arlo batzuei buruz ere baizik.

|
|
|
|
|
 |
|