Español    Français
   
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa
Iparralde
Beste lurraldeak
ORRI NAGUSIA   Harpidetu    Bilatu   
Alderdia Multimedia Parte hartu Azken ordua Gure jendea Beste guneak
Agiriaren aldeko sinadurak:
http://www.gorkaagirrerenalde.com/
Berriak
1 - 10 (31 guztira) 1 2 3 4
2007/02/24
Auzitegi Gorenak Gorka Agirreren defentsak jarritako errekurtsoa tramitatzea onartu du
Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Hirugarren Salak onartu du tramitatzea Gorka Agirreren defentsariak jarritako errekurtsoa; hain zuzen, helegitea jarri zen Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (AJKNren) Diziplina-batzordearen erabaki baten aurka, honek gaitziritzi ziolako Fernando Grande-Marlasca epailearen aurkako salaketari, epaile honek eman zuelakotan gure burukideari dagokion sumarioaren berri.
2006/10/23
Garzonek Gorka Agirreri ezarritako kautelazko neurriak gutxitu ditu
Audientzia Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Gorka Agirreren aurka Grande-Marlaska epaileak jarritako kautelazko neurriak gutxitzea erabaki du. Zehazki, fidantza 30.000 eurotik 12.000 eurora jaitsi du, agertzeko betebeharra ez da jada asterokoa izango baizik eta hamabostean behinekoa, eta EAJren burukideak lurralde espainiarretik irteteko aukera izango du irteera eta destinoaren berri ematearekin bakarrik.
2006/08/04
Filtrazio berriak daude Gorka Agirre inputatu moduan dagoen 86/98 aurretiazko eginbideetan
Fernando Grande-Marlaska epailearen aurka salaketa bat baino gehiago aurkeztu dira, bai Madrilgo epaitegietan bai Botere Nagusiaren Kontseilu Nagusian, EAJ alderdiko Gorka Agirre burukidea agertzen den 86/98 aurretiazko eginbideetan filtrazioak egon direlako. Hala ere, oraindik filtrazioak daude.
2006/08/01
Agirreren fidantza 30.000 eurotik 12.000 eurora gutxitu dute
Baltasar Garzón Entzutegi Nazionaleko epaileak 30.000 eurotik 12.000 eurora gutxitu du Fernando Grande-Marlaska magistratuak joan den ekainaren 28an Gorka Agirre EAJ-PNVren exekutiboko kideari espetxea ekiditeko jarri zion fidantza. Bere egoera dela-eta, Gorka Agirre atzo Bilbon alderdi abertzalearen urteurrena ospatzeko egindako ekitaldietan protagonistetako bat izan zen.
2006/07/31
Gorka Agirre epailearen aurrean agertu da EAJ-PNVren sorrreraren 111. urteurrenean
Gorka Agirre, astero bezala, Bilboko Guardiako Epaitegian agertu da, EAJ-PNVren sorreraren 111. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu ondoren. Horietan, alderdiko exekutiboaren eta hainbat kargu eta afiliatu hautetsiren babesa izan du.
2006/07/26
Gorka Agirrek Grande-Marlaska epailea salatu du CGPJren aurrean sumarioko filtrazioengatik
Gorka Agirren abokatuek salaketa aurkeztu dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean Audientzia Nazionaleko Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegi Zentraleko ordezko epailea den Fernando Grande-Marlaskaren aurka, haien ustez, isilpekotzat hartutako sumarioko jardunak ezagutaraztea BJLOren 417-12 artikuluaren diziplinazko hutsegite oso larria izan baitaiteke; BJLOren 418-5, 418-7 eta 418-8 artikuluen hutsegite larria; eta/edo BJLOren 419-2 artikuluaren hutsegite arina.
2006/07/24
Nazario Oleagak eta Emilio Olabarriak Gorka Agirre lagundu dute EAJren EBBren burukideak astero epaitegian egin behar duen agerraldian
EAJren EBBren burukidea Bilboko Epaitegietan agertu da, era horretara, Grande-Marlaskak ekainak 28an ezarritako kautela-neurria betez. EAJren diputatu eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide ohi Emilio Olabarriak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko dekano Nazario Oleagak, eta zenbait adiskidek lagundu dute Gorka Agirre Bilboko Guardiako Epaitegira, astelehenero agintaritza judizialean aurkezteko duen agindua betetzera.
2006/07/17
Confebask-eko lehendakari ohi Baltasar Erraztik Gorka Agirre lagundu du astero epaitegian egin behar duen agerraldian
Gaur, Baltasar Erraztik Gorka Agirre lagundu du honek astero Justizian egin behar duen agerraldian, “Gorkarengan erabateko konfiantza dudalako”. Baltasar Errazti Confebask enpresaburuen konfederazioko lehendakari izan zen 1993 eta 1999 urteen bitartean.
2006/07/13
Gorka Agirrek eta Xabier Arzalluzek salaketa jarri dute isilpeko sumarioa jakinarazteagatik
Gorka Agirre EAJren Euzkadi Buru Batzarraren kideak eta Xabier Arzalluz EBBren lehendakari ohiak salaketa jarri dute, Madrilgo Plaza Castillako Auzitegietan, isilpeko sumarioa jakinarazteagatik eta dagozkion eskubideak zapaltzeagatik (Kode Penalaren 466. artikulua).

Salaketa osoa
2006/07/11
Iñigo Urkullurentzat Pablo Muñozen atxiloketa "ikaragarri harrigarria" da
Iñigo Urkullu Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren bozeramailearentzat Pablo Muñoz Diario de Noticias egunkariaren zuzendariaren atxiloketa "ikaragarri harrigarria" da.
1 - 10 (31 guztira) 1 2 3 4
Agiriak
Entzutekoak
2006/06/28
Iñigo Urkullu (Gorka Agirreren alde)
2006/06/28
Josu Jon Imaz (Gorka Agirreren alde)
Iritzia
2006/07/19
Incomprensible justicia
Ahora le ha tocado el turno a Pablo Muños, director de Diario de Noticias y de Noticias de Gipuzkoa. Como a propósito de Gorka Agirre, digo ahora de Pablo Muñoz: que hayan intermediado en algún pago no me extrañaría. Los que vivimos en el País Vasco y hemos afrontado la lacra terrorista sabemos los dramas de muchas familias ante insoportables presiones, auténticas torturas morales, por parte de ETA. Como afirmó Miguel Buen defendiendo la presunción de inocencia de Gorka Agirre, "si eso significa la comisión de un delito, a lo mejor nos vamos a tener que poner en una fila, como de aquí a Zaragoza, cientos o miles de cargos públicos, que lo somos o lo han sido en este país".
2006/07/11
Justizia itsua
Gorka Agirreren aurkako isilpeko sumarioa oraindik kaleratu ez denean, jadanik, Madrilgo egunkari espainolista batean argitaratu da egotzi diotenaren eta Faisan tabernako nagusiaren -orain arte Joseba Elosuarena izandakoa, Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotua- arteko elkarrizketa telefoniko bat. Taberna hori agindu judizial batek zigilatu du.
2006/07/02
Ni ere Gorka naiz
ALDERDI eta sindikatuek ezkutuan ziharduten. Ez zuten elkar ezagutzeko aukerarik eta agintzen zeudenek ere ez zuten ezkutukoen ezaupiderik. Eta harremanak izatea komeni zitzaienean ez zekiten norengana jo. Poliziak hildakoarengatik sortzen zen asaldura zela, ikurriña zela, euskara zela eta abar, ministroren batek euskal munduko norbaiterekin hitz egin nahi zuenean "Zeruko Argia"ra jo ohi zuen Manuel Escudero diputatuak. Hemen zein indar nagusituko zen jakin nahian zebiltzan Estatu Batuetakoek ere guregana jo zuten.
2006/06/29
Gorka Agirre Arizmendi
Gorka Agirreren aurkako ekimenak "dena balio duela" adierazten du, gezurrek, publikoki lepora-tzeak eta Zuzenbide Estatuaren izenean errugabetasun-presuntzioa hankaz gora jartzea onargarria dela alegia Dokumentu hau izenpetzen dugunok, halaxe egin izan dugu, gure herrian sufritzen duten per-tsona eta kolektibo ezberdinen eskubideen burla eta kalteen aurrean ere.
2006/06/28
Pongo la mano en el fuego
Y sé que no me quemo: Porque Gorka Agirre puede ser todo, menos colaborador de banda armada. Porque le conozco. Porque sé la infinidad de servicios a la libertad y a la paz que durante los últimos años ha sido capaz de prestar a este país. Porque le he visto trabajar, únicamente al servicio de la convivencia y la concordia en Euskadi. Porque no hay razón que más anhele que dejar a sus hijos un país sin violencia, pero también sin rencor.
Hainbat agiri
2006/06/30
GORKA AGIRRE
Eskerrik asko
Gorka Agirrek eskertzen ditu elkartasun adierazpen guztiak.
2006/06/28
GORKA AGIRRE
Idazki honen 5500 sinatzaileok (gesteak beste, Sabino Arrieta, Cecilio Gerrikabeitia, Irune Zuluaga, Arantza Arribas, Juan Mª Atutxa, Ramon Zallo, Txema Montero, Xabier Agirre, Xabier Lapitz, Juan Luis Laskurain, Jose Mª Arrate, Cristina Sagarzazu, Rosa Rodero), Gorka Agirreren lagunak garenez, ondokoa adierazi nahi dugu; izan ere, une honetan Espainiako Justizia ikertzen ari da Gorka lotura ote dagoen indarkeriarekin, eta hedabide batzuek daborduko kondenatu egin dute bera; horrenbestez, esan dugun legez, hauxe adierazi nahi dugu:
© EUZKO GAZTEDI Eskubide guztiak gordeta   KONFIDENTZIALTASUN KLAUSULA   Webmaster