Euzko Gaztedik indarrez errefusatzen du PP eta espainiar estatuko abokatutzaren errekurtsoen izapidea. Errekurtsook beste traba bat dira bakearen eta gure herriko politikaren normalkuntzaren bidean.
Erabakitze eskubidea eta ETAren desagarpenaz kontsultatua izateko, Lehendakariak planteatu duen ekimenak Euzko Gaztediren babes osoa duela adierazi nahi du.
'ETA ez Askatasuna' lelopean, gaur Andramari Zuria plazan arratsaldeko 19.00etan izango den kontzentrazioan parte hartzeko eskaera luzatzen diogu euskal gazteri guztiari.