Euzko Gaztedi EAJ taldearen barneko gazteen erakundea da. Horrela izanik, euskal gaztediarentzako politika jeltzalearen diseinuan parte hartzen dugu. Egikide gara 16-30 urte bitarteko afiliatu guztiak eta ideologikoki guru burua horrela izendatzen dugu::
EUSKAL NAZIONALISTAK, izan ere, Euzkadi da gure nazioa eta Euskal Estatu baten sorrera aldarrikatzen dugu Europar Batasunaren barnean, demokratikoa eta independentea izango dena, non 7 euskal lurraldeetako herritarrak libreki atxikitzen diren.
AURRERAKOIAK ETA HUMANISTAK, pertsona eta herri guztien giza eskubide indibidual eta kolektiboen defentsa dugulako aldarri, giza duintasunaren eta osotasunean garatzeko eskubidearen aurka egiten duen edozein botere politiko edota sozialaren auka.
EUROPAZALE, Europako herrien eta baterako instituzioen batasuna defendatzen dugulako, eta Europa Federal baterantz jo nahi dugulako, non Euzkadi eskubide osoko kidetzat onartuko den.