Euzko Gaztedi

Prentsa oharrak

RSS
2010/06/21
Zorionak Flandesko N-VAri, Belgikako hauteskundeetako alderdi garailea

Garrantzia: Normal

Belgikako hauteskundeetan, espero bezala alderdi flandestar independentista bat izan zen garaile garbia, N-VA.
Pasa den urtean hemen izan genituen orduko eta orain hautatu berri izan diren hainbat hautetsi gazte (Minneke De Ridder eta Kim Geybels) euren gazte erakundeko talde batekin Sabin Etxean egin genien harreran. Flandes eta Belgikan irabazi berri duen alderdi honek eztabaida ekarriko du Belgikako estatuaren etorkizunean, hain zuzen ere N-VAk defendatzen duena Flandesko Errepublika baita Europa konfederal eta demokratikoaren baitan. Badirudi egungo Belgikaren amaieraz hitz egiteko goizegi den arren, posible litzatekeela estatu berrien sorrera baketsu eta demokratikoa Europako politikaren agendako gai sartuko dela aurreratzea. Notizia paregabea Herrien Europan sinesten dugun guztiontzat!   Zorionak N-VA! Proficiat!

Lagun bati bidali:

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut

EAJ alderdiak formulario honen bidez sartutako datu guztien segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du eta hori guztiori, Datuen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.Nahi izanez gero, Legean agertzen den sarbide, zuzenketa eta deusestapen eskubideak erabil ditzakezu, mezu bat hona zuzenduz: egi.bbb@eaj-pnv.eu

  • XHTML 1.0 Transitional
  • CSS 2.1
  • WCAG1AA
Euzko Gaztedi 2010