 |
2006/05/20 |
| |
 |
| |
JOSUNE ARIZTONDO
Galiziaren, Euskadiren eta Kataluniaren aintzatespen nazionalaren aldeko apustu berritua
Josune Ariztondo
|
|
Aurrekariak
Galiziako, Euskadiko eta Kataluniako indar nazionalistek, BNGk, EAJ-PNVk eta CiUk, hitzartuta izan dituzten estrategiak historian tradizio handikoak dira:
- 1923an Hiruko Aliantzaren Ituna sinatu zuten. Honako hauek abalatu zuten: Kataluniatik Maciák, D’Olwerek, Gassolek eta Rovira i Virgilik; Euskaditik Egileorrek, Gallastegik, Uribe-Exebarriak eta Robles Aranguizek, eta Galiziatik, berriz, Somozak eta Zamorak. - 1933an, itundutako ekintzaren bidez, eraikuntza nazionalaren helburua gorpuztu zuten. Santiagon sortu zuten GALEUZKA. Castelao, Suarez Picallo, Batista i Roca, Irujo eta Rezola izan ziren protagonista. - Urteetan isilik egon eta gero, 1998an Bartzelonako Adierazpena izenpetu zen, eta lekukoa hartu zuen. Hala BNGk, CiUk eta EAJ-PNVk etapa berria ipini zuten abian. Etapa hori egungo Galeuscat Aliantzarekin gaurkotzen da.
Galeuscat Aliantza errealitate hutsa da. Izan ere, 1923an sortutako anaitasun eta solidaritate sentimendu horrek bizirik jarraitzen du gugan, Euskadiko, Galiziako eta Kataluniako gizarteetan. Konplizitate soziala eta positiboa dugu gugan. Konplizitate hori Estatu bat babesteko gure nazioek duten nekaezintasun positiboa da. Babestuko duten estatu hori plurinazionala, plurikulturala eta eleanitza izango da, bai eta modernoa eta osatzen duten errealitate nazional eta historikoekin errespetuzkoa ere.
Galeuscat Aliantzak jarduteko hiru eremu aurreikusten ditu.
Alternatiba politikoa. Galeuscat estatu eredu zentralista eta berdintzailearen alternatiba da; izan ere, eredu hori zaharkitua ageri da XXI. mendeko Europan, eta beharrezko bitartekaria da Espainiako Estatua eraldatzeko eta modernizatzeko prozesuan aurrera egiteko; ezin da aukera galtzen utzi. Nazionalistok beharrezko elkarrizketa eta kooperazioa eskaintzen ditugu egonkortasuna emateko eta Estatuko hitzarmen handi bat posible egiteko.
Galeuscat Tribuna. Kontzertazio nazionalista hau indartzeak Galeuscat Tribunarekin kontatzen du, errealitate nazionalen inguruan sakontze aldera. Horretarako, arlo politikoko, intelektualeko, kazetaritzako eta kulturaleko pertsonalitateekin harremanak partekatzeaz gain, estrategia bat ere definitu behar da, Estatuko eta Europar Batasuneko inguru intelektualetan eta komunikazio arloetan eragiteko.
Intergrupo Galeuscat Gorte Nagusietan. Errealitate honek abian ipinita ditu dagoeneko Kongresuan eta Senatuan elkarrekin egingo dituzten ekimen parlamentarioak. Era berean, gure lan parlamentarioko marko egonkor bihurtzea lortzen ari da.
Bilbo, 2006ko maiatzaren 19a
|
|