| Albisteak |
 |
| 2008/02/13
|
|
|
| CiUk, EAJk eta BNGk Gorteetako presidentetza hartzearen aldeko apustua egin dute, eta Zapaterori ohartarazi diote Bono Kongresuko presidente izatea ausarkeria dela |
 |
| Madrilen burutu zen Galeuscat-eko ekitaldia |
|
 |
CiUk, EAJk eta BNGk ohartarazi diote Espainiako Gobernuko presidente José Luis Rodríguez Zapaterori ausarkeria dela José Bono Kongresu ordezkari goren izendatzea, eta gaineratu dute positiboa izango litzatekeela hiru alderdi horietako bat hurrengo legegintzaldian bi ganberetako baten presidente izatea. Alderdi nazionalistek uste dute, era berean, nazionalisten indarra handitu egingo dela hauteskundeen ostean. |
|
| |
 |
 |
| 2007/11/30
|
|
|
| "Bertako herriak, kulturak eta hizkuntza guztiak gogoan hartuko dituen Europa politikoa" aldarrikatu du Imazek Andorran |
 |
| Imaz ekitaldi politikoaren partaide guztiekin batera |
|
 |
Josu Jon Imaz Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak Andorrako Alderdi Liberalaren aldeko ekintza politikoan gaur eguerdian adierazi duenez, “Europa osatzen dugun herri, kultura eta hizkuntza aniztasunarekiko begirunea oinarri harturik eraikiko den Europako egitura politikoaren aldeko apustua egiten dugu”. Euzko Alderdi Jeltzaleko buruzagiak ezarri du: “Europa txikientzako aukera da, batez ere”. |
|
| |
 |
 |
| 2007/11/08
|
|
|
| Josu Jon Imaz UDCren egoitza berriaren inaugurazioan izan da |
 |
| Pelegrí, Durán i Lleida eta Imaz |
|
 |
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakaria den Josu Jon Imazek Unió Democrática de Catalunyako egoitza berriaren inaugurazioan parte hartu du. Bestalde, ekitaldira UDCren presidente Josep Antoni Duran i Lleida eta idazkari nagusi Josep María Pelegrí ere izan dira.
Josu Jon Imazen hitzaldia |
|
 |
 |
| 2007/09/16
|
|
|
| Imazek lankidetzaren bidearen alde egin du |
 |
| Quintana, Mas eta Imaz |
|
 |
EAJren EBBko burua, Josu Jon Imaz, Galeuscat-i buruzko eztabaidan mintzatu da CDCren XVIII. Escola d'Estiu jardunaldietan. Hitzaldi horretan berretsi egin du kontsentsuaren alde dagoela euskal herritarren autogobernu nahiak asetzeko bide gisa, eta gatazkaren bidea errefusatu du. |
|
 |
 |
| 2007/06/06
|
|
|
| Imaz, Duran i Lleida-rekin batzartu da |
 |
| Duran i Lleida eta Imaz |
|
 |
Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak eta Josep Antoni Duran i Lleida Unió Democrática de Catalunyako buruzagiak gaur bilera izan dute Bartzelonan dagoen UDCren egoitzan. Bertan, udal hauteskunde eta azken gertakari politikoen ondoren Catalunya, Euskadi eta espainiar Estatuan bizi den egoera politikoa aztertu dute. |
|
 |
 |
| 2007/06/06
|
|
|
|
| Imazek Catalunya eta Euskadiren arteko harreman estrategikoaren alde egin du |
 |
| José Montilla eta Josu Jon Imaz |
|
 |
EAJren EBBren presidente Josu Jon Imaz gaur goizean Generalitateko presidente José Montillarekin bildu da. Catalunyako buruak eskatuta egin dute Generalitateko jauregian bilera, eta, bertan, Ekonomia eta Finantza kontseilari Antoni Castells ere izan da. Topaketan Euskadiren eta Catalunyaren arteko lankidetza estrategia aztertu dute eta, batez ere, bi lurraldeen arteko azpiegiturei eta bide-loturei buruz eztabaidatu dute. |
|
 |
 |
| 2007/04/25
|
|
|
| Imaz: “Katalanek eta euskal herritarrek modu aktiboan egin behar dugu lan elkarrekin, Espainiako politikan eragiteko dugun ahalmenaren bidez” |
 |
| Imaz Bartzelonan |
|
 |
EAJren EBBren lehendakaria den Josu Jon Imazek Bartzelonako Nueva Economía foroan adierazi duenez, Europako merkatu bakarrak eta ekonomia globalizatuak paradigma asko aldatu ditu, adibidez: merkatuaren dimentsioa eta enpresa, finantzaketa eta teknologia alorretako ezinbesteko egitura. “Hori dela eta, enpresen arteko aliantzek erabateko logika dute, eta horregatik sortzen dira aukerak Kataluniak eta Euskadik ordezkatzen dituzten kultura ekonomikoen, politikoen eta sozialen artean”.
Hitzaldi osoa |
|
 |
 |
| 2007/04/24
|
|
|
| Ariztondo: “Europako Parlamenturako hauteskundeek Estatuaren nazio aniztasuna kontuan izan behar dute” |
 |
| Josune Ariztondo |
|
 |
Galeuscat-eko kideek PSOErekin izan duten bileran, Josune Ariztondo EAJren Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak adierazi du “beharrezkoa dela Europako Parlamenturako hauteskundeek Estatuaren nazio aniztasuna kontuan izatea”. |
|
 |
 |
| 2007/02/05
|
|
|
| Artur Mas, Anxo Quintana eta Josu Jon Imaz hizlari Estatu nazioanitzaren ereduaz duten ikusmoldea azaltzeko |
| |
 |
Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-sorta antolatu du, hurrenez hurren, datorren otsailaren 21ean eta martxoaren 7an eta 21ean egiteko; izenburu orokorra izango da, "Galizia, Euskadi, Katalunia: Estatu nazioanitza erronka". |
|
 |
 |
| 2006/11/23
|
|
|
| Galeuscat-ek hilaren 28an afari-hitzaldia antolatuko du Madrilen |
| Datorren azaroaren 28an, Euzko Alderdi Jeltzalearen Atzerri Batzarrak antolatuta, Galeuscat elkarteak Madrilgo Gaudí Hotelean afari-hitzaldia burutuko du. Ekitaldi honetan, Josep A. Duran i Lleidak eta Josu Erkorekak, CiU eta EAJren bozeramaileak parlamentuan, hurrenez hurren, Kataluniako hauteskundeen emaitzen analisia eta Katalunia eta estatuaren etorkizunerako gobernagarritasunaren ondorioak aztertuko dituzte. |
|
 |
 |
| 2006/11/06
|
|
|
| Mas: "Hauteskundeetako galtzaile handia izango da presidente" |
| Artur Mas CiUren buruzagiak azaldu duenez, oposizioan berriz geratzeko "kolpeari" eutsiko dio eta zuzentzen duen alderdian "lanean, jo eta su" jarraituko duela azpimarratu du. |
|
 |
 |
| 2006/11/02
|
|
|
| Erkorekaren ustez “CiU da Gobernuaren eraketaren ardura duena” |
| Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan Euskal Taldearen bozeramaileak adierazi duenez Convergencia i Unió-ren garaipena “argia eta apelaezina da eta, beraz, erakunde politiko honi dagokio, hain zuzen ere, Gobernuaren eraketaren ardura”. |
|
 |
 |
| 2006/11/02
|
|
|
| CiUk Catalunyako hauteskundeak irabazi ditu 48 eserlekuekin |
 |
| Artur Mas |
|
 |
Botoen %100 zenbatuta, CiUk irabazi ditu asteazken honetan ospatu diren Catalunyako hauteskundeak 48 eserleku (46 lortu zituen 2006an) eta botoen %31,52 lortuta; PSCk, berriz, 37 eserleku (42 zituen 2003an) eta botoen %26,81 eskuratu ditu. |
|
 |
 |
| 2006/10/22
|
|
|
|
| Imaz: "Catalunya berriz ere bidegurutze politiko baten baitan dago eta balioen aldeko apustua egin behar du" |
 |
| Josu Jon Imaz Bartzelonako ekitaldian |
|
 |
Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak, Anxo Quintana, Josep Antoni Duran i Lleida eta Artur Mas-ekin batera, catalunyako hauteskundeak direla eta Pavelló de la Vall d`Hebron (Bartzelona) burutu den ekitaldi politikoan parte hartu du. Buruzagi jeltzaleak adierazi duenez, "1980. urtean gertatu zen bezala, Catalunya berriz ere bidegurutze politiko baten baitan dago eta baloreen aldeko apustua egin behar du".
Hitzaldi osoa katalanez |
|
 |
 |
| 2006/10/16
|
|
|
| Hauteskunde-kanpaina abiarazi da Katalunian |
| Kataluniak atzo ekin zion azaroaren 1ean amaituko den hautestontzietarako bideari. Gaueko hamabietan hauteskunde-kanpaina abiarazi da. Horretan katalanek hiru alderdiko (PSC, ERC, ICV) Gobernuaren hiru urteak aztertuko dituzte. |
|
 |
 |