Itzuli:  
   HASIERA
Albisteak Agiriak Hitz egiteak Multimedia
Castellano
   Albisteak
Noiztik:   Noiz arte:  ALBISTEAK BILATU
 
 Inprimatu Zure iritzia       
Lagunari bidali    PDF Feed XML
1 - 10 (50 guztira) 1 2 3 4 5
2008/02/13
CiUk, EAJk eta BNGk Gorteetako presidentetza hartzearen aldeko apustua egin dute, eta Zapaterori ohartarazi diote Bono Kongresuko presidente izatea ausarkeria dela
Madrilen burutu zen Galeuscat-eko ekitaldia
CiUk, EAJk eta BNGk ohartarazi diote Espainiako Gobernuko presidente José Luis Rodríguez Zapaterori ausarkeria dela José Bono Kongresu ordezkari goren izendatzea, eta gaineratu dute positiboa izango litzatekeela hiru alderdi horietako bat hurrengo legegintzaldian bi ganberetako baten presidente izatea. Alderdi nazionalistek uste dute, era berean, nazionalisten indarra handitu egingo dela hauteskundeen ostean.
AGIRIA Acto de Galeuscat en Madrid
2007/11/30
"Bertako herriak, kulturak eta hizkuntza guztiak gogoan hartuko dituen Europa politikoa" aldarrikatu du Imazek Andorran
Imaz ekitaldi politikoaren partaide guztiekin batera
Josu Jon Imaz Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak Andorrako Alderdi Liberalaren aldeko ekintza politikoan gaur eguerdian adierazi duenez, “Europa osatzen dugun herri, kultura eta hizkuntza aniztasunarekiko begirunea oinarri harturik eraikiko den Europako egitura politikoaren aldeko apustua egiten dugu”. Euzko Alderdi Jeltzaleko buruzagiak ezarri du:  “Europa txikientzako aukera da, batez ere”.
AGIRIA JOSU JON IMAZ
Escaldes (Andorra)
2007/11/08
Josu Jon Imaz UDCren egoitza berriaren inaugurazioan izan da
Pelegrí, Durán i Lleida eta Imaz
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakaria den Josu Jon Imazek Unió Democrática de Catalunyako egoitza berriaren inaugurazioan parte hartu du. Bestalde, ekitaldira UDCren presidente Josep Antoni Duran i Lleida eta idazkari nagusi Josep María Pelegrí ere izan dira.

Josu Jon Imazen hitzaldia
2007/09/16
Imazek lankidetzaren bidearen alde egin du
Quintana, Mas eta Imaz
EAJren EBBko burua, Josu Jon Imaz, Galeuscat-i buruzko eztabaidan mintzatu da CDCren XVIII. Escola d'Estiu jardunaldietan. Hitzaldi horretan berretsi egin du kontsentsuaren alde dagoela euskal herritarren autogobernu nahiak asetzeko bide gisa, eta gatazkaren bidea errefusatu du.
2007/06/06
Imaz, Duran i Lleida-rekin batzartu da
Duran i Lleida eta Imaz
Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak eta Josep Antoni Duran i Lleida Unió Democrática de Catalunyako buruzagiak gaur bilera izan dute Bartzelonan dagoen UDCren egoitzan. Bertan, udal hauteskunde eta azken gertakari politikoen ondoren Catalunya, Euskadi eta espainiar Estatuan bizi den egoera politikoa aztertu dute.
2007/06/06
Imazek Catalunya eta Euskadiren arteko harreman estrategikoaren alde egin du
José Montilla eta Josu Jon Imaz
EAJren EBBren presidente Josu Jon Imaz gaur goizean Generalitateko presidente José Montillarekin bildu da. Catalunyako buruak eskatuta egin dute Generalitateko jauregian bilera, eta, bertan, Ekonomia eta Finantza kontseilari Antoni Castells ere izan da. Topaketan Euskadiren eta Catalunyaren arteko lankidetza estrategia aztertu dute eta, batez ere, bi lurraldeen arteko azpiegiturei eta bide-loturei buruz eztabaidatu dute.
Irudi bilduma
2007/04/25
Imaz: “Katalanek eta euskal herritarrek modu aktiboan egin behar dugu lan elkarrekin, Espainiako politikan eragiteko dugun ahalmenaren bidez”
Imaz Bartzelonan
EAJren EBBren lehendakaria den Josu Jon Imazek Bartzelonako Nueva Economía foroan adierazi duenez, Europako merkatu bakarrak eta ekonomia globalizatuak paradigma asko aldatu ditu, adibidez: merkatuaren dimentsioa eta enpresa, finantzaketa eta teknologia alorretako ezinbesteko egitura. “Hori dela eta, enpresen arteko aliantzek erabateko logika dute, eta horregatik sortzen dira aukerak Kataluniak eta Euskadik ordezkatzen dituzten kultura ekonomikoen, politikoen eta sozialen artean”.

Hitzaldi osoa
2007/04/24
Ariztondo: “Europako Parlamenturako hauteskundeek Estatuaren nazio aniztasuna kontuan izan behar dute”
Josune Ariztondo
Galeuscat-eko kideek PSOErekin izan duten bileran, Josune Ariztondo EAJren Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak adierazi du “beharrezkoa dela Europako Parlamenturako hauteskundeek Estatuaren nazio aniztasuna kontuan izatea”.
2007/02/05
Artur Mas, Anxo Quintana eta Josu Jon Imaz hizlari Estatu nazioanitzaren ereduaz duten ikusmoldea azaltzeko

Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-sorta antolatu du, hurrenez hurren, datorren otsailaren 21ean eta martxoaren 7an eta 21ean egiteko; izenburu orokorra izango da, "Galizia, Euskadi, Katalunia: Estatu nazioanitza erronka".
2006/11/23
Galeuscat-ek hilaren 28an afari-hitzaldia antolatuko du Madrilen
Datorren azaroaren 28an, Euzko Alderdi Jeltzalearen Atzerri Batzarrak antolatuta, Galeuscat elkarteak Madrilgo Gaudí Hotelean afari-hitzaldia burutuko du. Ekitaldi honetan, Josep A. Duran i Lleidak eta Josu Erkorekak, CiU eta EAJren bozeramaileak parlamentuan, hurrenez hurren, Kataluniako hauteskundeen emaitzen analisia eta Katalunia eta estatuaren etorkizunerako gobernagarritasunaren ondorioak aztertuko dituzte.
 
© EUZKO GAZTEDI Webmaster 
Eskubide guztiak erreserbaturik Konfidentzialtasun KLAUSULA