Itzuli:  
   HASIERA
Albisteak Agiriak Hitz egiteak Multimedia
Castellano
   Albisteak
 Inprimatu  Lagunari bidali Zure iritzia  PDF
2006/10/22
ARGAZKI:
Josu Jon Imaz Bartzelonako ekitaldian
 
  Imaz: "Catalunya berriz ere bidegurutze politiko baten baitan dago eta balioen aldeko apustua egin behar du"

Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak, Anxo Quintana, Josep Antoni Duran i Lleida eta Artur Mas-ekin batera, catalunyako hauteskundeak direla eta Pavelló de la Vall d`Hebron (Bartzelona) burutu den ekitaldi politikoan parte hartu du. Buruzagi jeltzaleak adierazi duenez, "1980. urtean gertatu zen bezala, Catalunya berriz ere bidegurutze politiko baten baitan dago eta baloreen aldeko apustua egin behar du".

Hitzaldi osoa katalanez

Imazek azaldu duenez, "apustu hau, euskal, catalunyar edo galiziar abertzale gisa, gure ekintza politikoetan nagusitu behar diren baloreen aldekoa izan behar da. Denok gure aurrean ditugun arazoei erantzuna eman behar dioten baloreei buruz hitz egin behar dugu. Konplexurik gabe hitz egiteko ordua da eta txalo errazak bilatzen dituzten hitzaldiak alde batera usteko garaia da baita".

"Berebizikoak diren uneak bizi ditugu. Nazioa eraikitzen bilatzen duten baloreak aztertzeko garaia da. Guztionak diren toki zein etorkizunak eta bateragarriak diren nortasunak errespetatzen dituen nazioa behar dugu eta, abertzale bezala, gure eguneroko ekintza politikoetan bilatu behar dugu nazio mota hau".

EAJren EBBren presidenteak, katalanez burutu duen hitzaldian, azaldu duenez "gure ekintza politikoan" nagusitu behar diren baloreak hurrengo hauek dira: "demokraziaren balorea, elkar bizitzaren eta kohesioaren balorea, autogobernuarena, nortasunarena eta konpromisoaren balorea".

"Hau da catalunyako abertzaletasunaren garaipenaren giltza eta horrela izan zen, hain zuzen ere, 1980. urtean. Ziur nago, oinarri eta balore berdintsu hauekin, gaur egun bizi dugun une politiko sail honetan, CiU-k bideratutako Catalunyako abertzaletasunak berriz ere garaipena lortuko duela. Garaipenarekin Catalunya gizon-emakume erantzule eta arduradunak izango dituen nazioa izango da; kohesionatutako eta solidarioa izango den nazioa; dituen erakundeekin arro dagoen nazioa; mundu irekian nortasun erakargarria izango duen nazioa; eta pertsonak eta pertsona hauen garapenerako aukera anitz izango dituen nazioa izango da".

Josu Jon Imazentzat "hau da, hain zuzen ere, berriz asmatzea. Eta hau izan behar da gure helburua azaroaren 1ean, hau da, Catalunyarentzako gobernu abertzalearen lorpena. Catalunyatik agindu eta gobernatzen duena. Convergencia i Unió-ren gobernua".
Irudi bilduma
 
© EUZKO GAZTEDI Webmaster 
Eskubide guztiak erreserbaturik Konfidentzialtasun KLAUSULA