 |
2007/11/30 |
 |
 |
| Imaz ekitaldi politikoaren partaide guztiekin batera |
|
| |
 |
| |
"Bertako herriak, kulturak eta hizkuntza guztiak gogoan hartuko dituen Europa politikoa" aldarrikatu du Imazek Andorran
Josu Jon Imaz Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak Andorrako Alderdi Liberalaren aldeko ekintza politikoan gaur eguerdian adierazi duenez, “Europa osatzen dugun herri, kultura eta hizkuntza aniztasunarekiko begirunea oinarri harturik eraikiko den Europako egitura politikoaren aldeko apustua egiten dugu”. Euzko Alderdi Jeltzaleko buruzagiak ezarri du: “Europa txikientzako aukera da, batez ere”.
|
|
“Aukera politikoa da, gure autogobernua garatzeko; aukera ekonomikoa, eremu handiago baten kide garela jakinik gure ekonomia egokiro kudeatzen lehiakorrak izateko; eta aukera kulturala, zeren eta Europa nahitaez eraiki behar baita hura osatzen duten nortasunei begirune osoa izaki. Hori da, hain zuzen ere, eraiki behar dugun eredua”, adierazi du EBBren lehendakariak Andorran eman duen hitzaldian.
Imazen aburuz, “Andorrako Alderdi Liberalak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak familia bereko kideak gara. Nortasuna da batzen gaituen lehen balorea, geure kultura, geure hizkuntza, geure nortasuna defendatzen baitugu, agiri-agirian gainera. Izan ere, horrek guztiak ez gaitu inorengandik bereizten; aitzitik, beste herri, nazio eta kultura batzuekin gurea partekatu nahi dugu, Gizateria osoari gure nortasun berezia eskainiz”.
Escaldes herrian eratutako mitinean hartu du parte Josu Jon Imazek, igandean izango diren lurralde-hauteskundeetako kanpaina dela-eta Andorrako Alderdi Liberalaren azken ekitaldi publikoan. Imazekin batera bertan izan dira Albert Pintat, Andorrako "cap de govern" edo lehendakaria, eta Artur Mas, Convergència i Unióren presidenta.
|
|