| Albisteak |
 |
| 2007/12/19
|
|
|
|
| Iñigo Urkulluk Europako Alderdi Demokratak Bruselasen egin duen bileran esku hartu du |
 |
| Urkullu, Watson eta Ortuondo |
|
 |
EAJren EBBren lehendakariak, Iñigo Urkulluk, gaur goizean, asteazkena eta abenduak 19, Europako Alderdi Demokratak Bruselasko Reine Sance hotelean egin duen bileran esku hartu du. Bileran EADren agenda politikoa aztertu da eta baita egin berri diren EAJ-PNVren eta lehengo UDF (Frantziako Demokraziarako Batasuna, orain MoDem deritzona) alderdien Batzar Orokorrak ere. |
|
 |
 |
| 2007/12/07
|
|
|
|
| Bildarratz, Europako Eskualde Kontseiluko zuzendaritza-kide berri |
 |
| Jokin Bildarratz |
|
 |
Stuttgart-en dagoen Europako Udalerri eta Eskualde Kontseiluak (CEMR) bere Zuzendaritza Batzordeko kide berriak aukeratu ditu aste honetan. Hala, Jokin Bildarraitz, Eudeleko presidente eta Tolosako alkatea, nazio mailako bost ordezkarietako bat izango da bertako zuzendaritzan, datorren hiru urteetan. |
|
 |
 |
| 2007/10/15
|
|
|
|
| Walter Veltroni aukeratu dute Alderdi Demokratiko berriko idazkari nagusi |
 |
| Walter Veltroni |
|
 |
Atzo, urriak 14, aukeratu zuten ezker-erdialdeko Alderdi Demokratiko berriko idazkari nagusia: Walter Veltroni. Hautagaiak botoen % 75 lortu zuen. Lehen bueltan 3.300.000 pertsona inguruk hartu zuten parte. Gutxienez euro bat ordaindu behar izan zuten boto-eskubidea egikaritzeko. Kopuru horrek aurreikuspenik positiboenak ere gainditu ditu, eta babes garbia eman dio Romano Prodik gidatzen duen eta Parlamentuko lehen alderdiaren indar hegemoniko erreformistari. |
|
 |
 |
| 2007/10/15
|
|
|
|
| Josu Jon Imazek gaur, Sabin Etxean, Jhon Garamendi Californiako gobernadore-ordea hartu du |
 |
| Garamendi eta Imaz |
|
 |
EAJ-PNVren EBBren buru den Josu Jon Imazek Californiako gobernari-orde Jhon Garamendi hartu du gaur goizean Sabin Etxean. Izan ere, Garamendi Euskadira etorri da Guggenheim Museoaren X. urteurrena ospatzeko egingo diren ekintzetan parte hartzeko. |
|
 |
 |
| 2007/07/04
|
|
|
|
| ALDEren Udako Unibertsitatea: “Europako askotariko alderdi politiko liberal eta demokratak” |
 |
| ALDEren Udako Unibertsitako partaideak |
|
 |
Europaren aldeko Demokraten eta Liberalen Itunaren Taldeak Udako lehen Unibertsitatea antolatu du Bruselako egoitzan, uztailaren 4an eta 5ean. Josu Ortuondo eurodiputatu jeltzalea talde horren partaide da. |
|
 |
 |
| 2007/07/03
|
|
|
|
| Imaz: “Europa bake, elkarbizitza eta aniztasunaren eremua da” |
 |
| Josu Jon Imaz eta Garbiñe Biurrun EHU/UPVren Uda Ikastaroetan |
|
 |
“Europa bake, elkarbizitza eta aniztasun eremua da”. Hauek izan dira EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari den Josu Jon Imazen hitzak Europar Batasunaren 50. urteurrena dela-eta Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian antolatutako XIX. Europar Ikastaroetan. |
|
 |
 |
| 2007/05/30
|
|
|
|
| Euskal kostaldeko UDFa Didier Borotrarekin bildu da |
 |
| UDFko kideak eta Borotra |
|
 |
Joan den ostiralean, maiatzak 25, Euskal kostaldeko UDF-ek osatzen duen familia Didier Borotraren inguruan bildu zen 6. barrutirako hautagai den Roland Machenauden kanpainarako egoitzaren estreinan. Didier Borotrak gizon aske eta koherente gisa dituen aukeren berri emateko baliatu zuen parada. Jarraian, UDFaren kide historiko horrek alderdiarekiko dituen fideltasuna eta atxikimendua gogorarazi zituen. |
|
 |
 |
| 2007/05/18
|
|
|
|
| EAJk Bayrou babestuko du Baionan eta Biarritzen |
| EAJren Eskualde Batzarreko kideek aho batez erabaki dute V. barrutiko UDF Mugimendu Demokratikoko hautagai Marie-Hélène Chabaud-Nadin andreari (Baiona-Angelu) eta VI. barrutiko UDF Mugimendu Demokratikoko hautagai Roland Machenaud jaunari (Biarritz-Hendaia) babesa ematea. |
|
 |
 |
| 2007/05/07
|
|
|
|
| Mugimendu Demokrata izango da Bayrouren alderdi berria |
| François Bayrou buruzagi kristau-demokratak ekaineko legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezteko eratuko duen zentroko alderdi berria Mugimendu Demokrata deituko da. Alderdiaren izena erregistratuta dago Jabetza Industrialaren Institutu Nazionalean, eta ostegunean UDFren Batzorde Nazionalak egingo duen bileran jarriko da abian –orain dela 30 urte Valéry Giscard d´Estaing Frantziako presidente ohiak sortutako alderdia da UDF–. |
|
 |
 |
| 2007/05/07
|
|
|
|
| Urkullu: “EAJk Ipar Euskal Herrian defendatzen duen ezer ez du ordezkatzen Sarkozyk” |
| EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi du Frantziako presidente aukeratu berri duten Nicolas Sarkozyk ez duela ordezkatzen talde jeltzaleak Ipar Euskal Herrirako defendatzen duen ezer. |
|
 |
 |
| 2007/04/27
|
|
|
|
| Imaz: "Europa eraikitzeko proiektua Europako gerren tragediari erantzuna emateko sortua da" |
EAJren EBBren lehendakariak, Josu Jon Imazek, Erromako Klubeko Euskal Taldeak gaur goizean antolatutako eztabaidan parte hartu du. Eztabaidaren izenburua "Europa Federala: integrazio politikorako proiektua" izan da, eta buruzagi jeltzaleak Europa eraikitzeko proiektua Europako gerren tragediari erantzuna emateko sortua dela adierazi du.
Josu Jon Imaz |
|
 |
 |
| 2007/04/26
|
|
|
|
| Bayrou: “Ez dakit zer egingo dudan nire hauteskunde-txartelaz, bi aukerek erakusten baitituzte eragozpenak” |
| Frantziako Demokraziaren Aldeko Batasunaren (UDF) buru François Bayrouk, presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian, bere boto-emaileei inolako aholkurik ez emateko erabakia hartu du, eta presidentetza lortzeko bidean dauden bi hautagaiak kritikatu ditu. Bayrouk esan du duela hiru egun bere alde egin zuten ia zazpi milioi boto-emailek ezagutzen dutela “Frantziak bizi duen krisialdia”. |
|
 |
 |
| 2007/04/23
|
|
|
|
| Imaz: “Garrantzitsua da ELDAk gure artean presentzia izatea” |
| EAJren EBBren presidente Josu Jon Imazek adierazi du garrantzitsua dela Europako Liberalen eta Demokraten Aliantzak (ELDA) gure artean presentzia izatea, bai eta Euskadiko errealitate politikoa eta historikoa ezagutzeko ekitaldi programa bat izatea ere. |
|
 |
 |
| 2007/04/21
|
|
|
|
| Demokraten Munduko Aliantzaren gailurra |
Gaur izan da Erroman Demokraten Munduko Aliantza berriaren gailurra. Demokraten Munduko Aliantza osatzen duten alderdirik nagusienak batzeko astebururako antolatutako topaldian izan da EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari den Josu Jon Imaz.
Agiri osoa |
|
 |
 |
| 2007/04/20
|
|
|
|
| Josu Jon Imaz Europako Alderdi Demokrataren kontseiluaren mahaiburu Erroman |
 |
| Etxebarria, Agirre, Ariztondo eta Imaz Erroman |
|
 |
Josu Jon Imazen lehendakaritzapean gaur arratsaldean eratu da, Erroman, Europako Alderdi Demokrataren Kontseilua. Ekitaldi hau asteburu osoan zehar Italiako hiriburuan izango direnetako bat da, Nazioarteko Demokrata Taldearen alderdi politikorik garrantzitsuenak bertan bilduko baitira Romano Prodiren Margherita alderdiaren kongresoaren inguruan. |
|
 |
 |