Itzuli:  
 HASIERA
Albisteak Agiriak Hitz egiteak Multimedia
Castellano
   Albisteak
 Inprimatu  Lagunari bidali Zure iritzia  PDF
2007/04/20
ARGAZKI:
Etxebarria, Agirre, Ariztondo eta Imaz Erroman
 
  Josu Jon Imaz Europako Alderdi Demokrataren kontseiluaren mahaiburu Erroman

Josu Jon Imazen lehendakaritzapean gaur arratsaldean eratu da, Erroman, Europako Alderdi Demokrataren Kontseilua. Ekitaldi hau asteburu osoan zehar Italiako hiriburuan izango direnetako bat da, Nazioarteko Demokrata Taldearen alderdi politikorik garrantzitsuenak bertan bilduko baitira Romano Prodiren Margherita alderdiaren kongresoaren inguruan.

Gaur goizean, aski ezagunak diren Cinecittá erromatar-estudioetan, La Margherita-ko Kongresuari hasiera eman zaio. Bertan izan dira, La Margherita-ko buru den Francesco Rutelli eta baita Lehen Ministroa de Romano Prodi ere. Biak, Italiako Alderdi Demokratikoa bezala ezagutuko litzatekeen alderdi berria sortzearen alde agertu dira. Bertan, La Margheritta eta Democracia Sinistra alderdiak bat egingo lukete. Alderdi berri honen sorrera Italian betidanik aurrez aurre izan diren bi alderdi politikoen arteko lotura suposatuko luke, hau da, Kristau Demokrata eta Komunisten arteko lotura.

Imazek adierazi duenez, apustu hau "hurbiletik eta interes handiarekin jarraitu behar dugu, izan ere, politika egiteko era berri baten aurrean gaude. Betidanik aurrez aurre izan diren bi politika moten arteko bateratzea, Italiako politikaren zatiketaren amaiera ekarri lezake".

Europar alderdien arteko bilkura hau bihar, larunbatean, bukatuko da bertan parte hartu dutelarik Europako zenbait alderdi demokrata, hala nola, Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Lituania, Euskal Herria, Txekiar Errepublika, Txipre eta Serbiako alderdi demokratak; Ameriketako beste hainbat alderdi demokratek ere parte hartu dute, besteak beste, EEBB, Argentina, Brasil, Txile eta Uruguay; Oriente Erditik: Argelia, Israel eta Kurdistan; eta Asiatik: Afganistan, Bangladesh, Birmania, Camboya, Filipinak, Japonia, Hong Kong, India eta Tailandia.

Erromara bidaiatu den Euskal delegazioa honetan parte hartu dute baita, Josune Ariztondo EAJren EBBren idazkaria, Gorka Agirre EBBren burukidea eta Josu Ortuondo EAJren europarlamentarioa.
 
© EUZKO GAZTEDI Webmaster 
Eskubide guztiak erreserbaturik Konfidentzialtasun KLAUSULA