Itzuli:  
 HASIERA
Albisteak Agiriak Hitz egiteak Multimedia
Castellano
   Albisteak
 Inprimatu  Lagunari bidali Zure iritzia  PDF
2007/04/26
 
  Bayrou: “Ez dakit zer egingo dudan nire hauteskunde-txartelaz, bi aukerek erakusten baitituzte eragozpenak”

Frantziako Demokraziaren Aldeko Batasunaren (UDF) buru François Bayrouk, presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian, bere boto-emaileei inolako aholkurik ez emateko erabakia hartu du, eta presidentetza lortzeko bidean dauden bi hautagaiak kritikatu ditu. Bayrouk esan du duela hiru egun bere alde egin zuten ia zazpi milioi boto-emailek ezagutzen dutela “Frantziak bizi duen krisialdia”.

Sarkozyri buruz ondokoa esan du: hedabideen eta ekonomiaren arloko hainbat botere bere alde daudela eta frantziarren arteko banaketa areagotuko duela. Royali dagokionez, berriz, Estatua arazoak konpontzeko faktore bakartzat jotzea kritikatu du. Maiatzaren 6ari begira, Bayrouk adierazi du ez dakiela zer egingo duen; izan ere, bi aukerek erakusten dituzte “eragozpenak”.

UDFren buruak aitortu duenaren arabera, hautagai kontserbadorearen eta sozialistaren dei ugari jaso ditu, baina ez dio ez batari ez besteari erantzun, ez duelako “marketin politikorik egiten”.

Amaitzeko, zentroko beste alderdi bat sortuko duela iragarri du Bayrouk eta alderdi horrekin aurkeztuko dela ekaineko legegintzarako hauteskundeetara. Era berean, gaineratu du presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzuliaren ondoriotako bat Frantzian hiru indar daudela izan dela, “ez bi bakarrik”, eta horrek “itxaropen handia” piztu dio.
 
© EUZKO GAZTEDI Webmaster 
Eskubide guztiak erreserbaturik Konfidentzialtasun KLAUSULA