Itzuli:  
 HASIERA
Albisteak Agiriak Hitz egiteak Multimedia
Castellano
   Albisteak
 Inprimatu  Lagunari bidali Zure iritzia  PDF
2007/12/07
ARGAZKI:
Jokin Bildarratz
 
  Bildarratz, Europako Eskualde Kontseiluko zuzendaritza-kide berri

Stuttgart-en dagoen Europako Udalerri eta Eskualde Kontseiluak (CEMR) bere Zuzendaritza Batzordeko kide berriak aukeratu ditu aste honetan. Hala, Jokin Bildarraitz, Eudeleko presidente eta Tolosako alkatea, nazio mailako bost ordezkarietako bat izango da bertako zuzendaritzan, datorren hiru urteetan.

Michael Häupl, Vienako alkatea, berriro aukeratu dute presidente.

CEMR 1951ean sortu zen, Europako alkateen eskutik. Orduz geroztik, udal demokraziaren alde lan egiten du, Europa eraikitzeko lanean. Egun, Europako tokiko gobernuetan handiena da. Kideak 30 herrialde baino gehiagotako hiri, udalerri eta eskualdeetako elkarteak dira. Udal eta eskualde mailako 100.000 agintari baino gehiagoren ordezkari da.

CMREren lan nagusia Europa indartsu eta kohesionatu baten alde lan egitea da, udal eta eskualde mailako autonomian eta balio demokratikoetan oinarrituta. Helburuak hauek dira: udal autonomiaren defentsa, Europan udal demokrazia defenditu eta zaintzea eta subsidiariotasunaren printzipioa eta hiriak defenditzea, administrazioaren beste maila batzuen aurrean.
 
© EUZKO GAZTEDI Webmaster 
Eskubide guztiak erreserbaturik Konfidentzialtasun KLAUSULA