Itzuli:  
 HASIERA
Albisteak Agiriak Hitz egiteak Multimedia
Castellano
   Albisteak
 Inprimatu  Lagunari bidali Zure iritzia  PDF
2007/12/19
ARGAZKI:
Urkullu, Watson eta Ortuondo
 
  Iñigo Urkulluk Europako Alderdi Demokratak Bruselasen egin duen bileran esku hartu du

EAJren EBBren lehendakariak, Iñigo Urkulluk, gaur goizean, asteazkena eta abenduak 19, Europako Alderdi Demokratak Bruselasko Reine Sance hotelean egin duen bileran esku hartu du. Bileran EADren agenda politikoa aztertu da eta baita egin berri diren EAJ-PNVren eta lehengo UDF (Frantziako Demokraziarako Batasuna, orain MoDem deritzona) alderdien Batzar Orokorrak ere.

Bilerara, beste batzuen artean, MoDem-eko lehendakaria, François Bayrou, La Margherita-ko lehendakaria, Francesco Rutelli, eta Europaren Aldeko Demokrata eta Liberalen Aliantzako (ALDE) lehendakaria, Graham Watson, egon dira.

Hau izan da EAJren EBBren lehendakari moduan Iñigo Urkullu joan den EADren lehen bilera. Bertan, aldi berean, Josu Jon Imazek Alderdi Demokratako lehendakariordearen kargua utzi du.
 
© EUZKO GAZTEDI Webmaster 
Eskubide guztiak erreserbaturik Konfidentzialtasun KLAUSULA